Norabide bakarreko bihurtu dute Frantsesbidea kalea

Onintza Lete Arrieta 2021ko uzt. 7a, 11:26

Gaur goizean egin dute aldaketa udal langileek, eta jada lurrean markatuta dago norabide bakarraren seinalea. Seinale bertikala ere jarrita dago. Gidariak ez despistatzeko, orain arte erabilgarri zegoen sarreretako bat itxi egin dute. Herrikosoro norabide bakarreko bihurtzen ere ari dira.

Zarauzko Udala hainbat aldaketa ari da egiten Aritzbatalde eta Azken Portu inguruan. Esaterako, Herrikosoro kalea ere norabide bakarreko bihurtuko du, eta horretarako lanekin hasi dira dagoeneko. Abendañoko industrialdera sartzeko bide nagusia hori da gaur egun, baina Frantseskuako bide berria lehenetsi nahi du udalak. 

Frantsesbidea kalea ere gaur bertan bihurtu dute norabide bakarreko, Araba eta Zuberoa kaleen arteko zatian. Araba kaletik bakarrik edukiko du sarbidea hemendik aurrera.

Zuberoatik aurrerako zatiak, zubia barne, bi norabidekoa izaten jarraituko du.