Herrikosoro kalea norabide bakarrekoa izango da aurrerantzean

Aldaketa horien helburua da "errepide horietatik igarotzen diren autoen abiadura murriztea" eta "ahal den neurrian, herrigunean ibilgailuek sorturiko zarata ekiditea".

Zarauzko Udalak Herrikosoro kalea norabide bakarreko errepidea bilakatzeko pintaketa eta prestaketa lanak hasi ditu, eta aste honetan amaitzea aurerreikusten dute. Aurrerantean, ekialderanzko norabidean soilik pasatu ahalko dira ibilgailuak kale horretatik. Horrez gain, Frantsesbidearen tarte bat ere norabide bakarreko bilakatuko da; zehazki, Araba eta Zuberoa kaleen artekoa.

Aldaketaren helburua, udalak jakitera eman dutenez, "errepide horietatik igarotzen diren autoen abiadura murriztea" da alde batetik; bestetik, "ahal den neurrian, herrigunean ibilgailuek sorturiko zarata ekiditea". Gainera, Frantsesbide berriaren erabilera "bultzatu" nahi dute Abendaño industrialdean sarrera-irteerak egingo dituzten ibilgailuentzat. Modu horretan bilatzen dena da ibilgailu horien trafikoa gutxitzea Herrikosoro kalean.