Erabakita geratu dira Emakumezkoen 13. Pala Txapelketako finalaurrekoak

Aritz Mutiozabal 2021ko uzt. 15a, 10:52

Tijero-Mazizior eta Aizpuru-Arrillaga bikoteek lortu zuten atzoko jardunaldian finalaurrekoetarako txartela. Datorren astelehenean izango da txapelketako hurrengo hitzordua.

Atzo jokatu zituzten Aritzbatalde pilotalekuan Emakumezkoen 13. Pala Txapelketako bigarren final laurdenetako partidak. Astelehenean bezala, hiru partida jokatu zituzten denera, bikote bakoitzak bi. Hala, hiru bikoen artean lehen bi onenak sailkatu ziren datorren astelehenean, hilaren 19an, jokatuko diren finalaurreko partidetarako: Garbiñe Tijero eta Enara Mazizior; eta Amaia Aizpuru eta Idoia Arrillaga. 

Horrenbestez, Tijero-Maziziorrek eta Aizpuru-Arrillagak osatuko dute finalaurreko partidetan arituko den laukoa, Iraola-Manterola eta Tolosa-Lakuntzarekin batera. Hauek izango dira finalerdietako partidak: Iraola-Manterola Aizpuru eta Arrillagaren aurka, eta Tijero eta Mazizior Lakuntza eta Tolosaren aurka. Jardunaldi hori ere Aritzbatalde pilotalekuan izango da datorren astelehenean, 18:30ean hasita. Egun horretan jakingo da finalera sailkatuko diren bikoteak nortzuk izango diren. Finala hilaren 25ean, igandean, jokatuko da.