Barrea ekarri du 'Panoli Kabareta'-k

Zarauzko Hitza 2021ko uzt. 16a, 16:30

Ganso & Cia konpainiak Panoli Kabareta eraman zuen atzo arratsaldean Villa Manuelako pilotalekura, eta bertaratu zirenek gogotik pasatu zuten emanaldi osoan barrezka. Antzerkia Familian programaren barruan, Kultura Sailak udaldi honetarako antolatutako bigarren ikuskizuna izan zen atzokoa; Electrico28 konpainiaren Full house antzezlanaren ordez programatu zuten.