Hamargarren sailkatu da Enbata Getxon

Amaia Urbieta Arruti 2021ko uzt. 18a, 14:35

Asteburua gustura amaitzeko moduko emaitzak lortu ditu Zarautz-Gesalaga-Okelanek gaur Getxon. Lekittarrak eta Tiranek baino denbora hobea eginda, puntu garrantzitsuak eskuratu dituzte.

Zarautzek atzoko ahozapore garratza apur bat gozotu ahal izan du gaur, Getxoko uretan. Lehen txandan atera da Enbata Aitzol Garro gaztea patroi zela. Hirugarren azkarrenak izan dira beren txandan, eta hamargarren geratu dira sailkapen orokorrean. 20:35.94ko denborarekin, Lekittarrak eta Tiranek baino denbora hobea egin du gaur Zarautz-Gesalaga-Okelanek. Horrek puntu baliotsuak berreskuratzeko aukera eman dio Zarautzi, eta oraindik borrokatzeko asko badute ere, ligan azkenaurrekoarekiko duten aldea apur bat txikitu da gaur. 

Hemen dago ikusgai Beñat Eizagirre arraunlari zarauztarrak estropada amaitzean egin duen balorazioa: