Udako kontzertua eskainiko Musika Bandak igande eguerdian

Edukiera mugatua izango da, eta ateak emanaldia hasi baino ordu laurden lehenago zabalduko dituzte.

Zarauzko Musika Bandak udako kontzertua eskainiko du igandean, 12:30ean, Merkatu Plazako lehen solairuan. Segurtasuna bermatzeko edukiera murriztuko dute, eta sarrera kontrolatu. Kontzertua hasi baino 15 minutu lehenago irekiko dituzte ateak eta behin edukiera betetzean atea itxiko dute.

Iosu Isasti zuzendariaren gidaripean, zazpi pieza eskainiko ditu Musika Bandak: Jose Francoren Agüero pasodoblea, James Barmesen Yorkshire Ballad, Beobideren Rapsodia Vasca, Naohiro Iwairen moldaketa duen Caravan abestia, Edmundo González Arroitajauregiren Herri Txikiko Jaiak, John Barryren Out Of Africa eta, amaitzeko, Philip Sparkek konposaturiko A Klezmer Karnival. Kontzertuak 50 minutu inguruko iraupena izango du.