Zarauzko ontziak lau estropadetan arituko dira arraunean asteburuan

IƱigo Gaiton 2021ko uzt. 23a, 12:00

Traineru denboraldian bete-betean daude murgilduta estropalariak, eta asteburu honetan ere, hamaika estropadaz gozatzeko aukera izango dute arraun-zaleek.

Udako asteburuetan ohikoa den modura, traineru denboraldiko hainbat estropada egingo dira bihar eta etzi ere, eta Zarauzko ontziek horietako bostetan parte hartuko dute. Emakumezkoen eta gizonezkoen bi liga nagusietako hurrengo bi jardunaldiak Castron (Kantabria) eta Lekeition jokatuko dituzte, larunbatean (17:40) eta igandean (11:40), hurrenez hurren. Gizonezkoen hitzorduetan izango dira Enbatako estropalariak.

Bestalde, Zarauzko mutilen bigarren txalupak KAE2 ligako estropada jokatuko du bihar, larunbatarekin. Pasaian izango dira lehian erlojupeko formatuan, 17:30ean.

ETE ligari dagokionez, Zarauzko neskek igandean jokatuko dute asteburu honetako estropada bakarra, Pedreñan (Kantabria), 18:00etatik aurrera.