Zarautz Balea Igeriketa elkarteak ezohiko bi itsas zeharkaldi antolatu ditu asteburu honetarako, Getaria-Zarautz probaren ordez. Gaur goizean jokatu da bietan lehena 09:00etatik aurrera, eta 180 igerilari inguru juntatu dira proban. Parte hartzaileak Duke-Enearen paretik atera dira, eta uretara sartutakoan ekialdera jo dute, Moilarri aldera.
5.000 metroko zeharkaldia egin dute igerilariek, eta ordubeteko lanaren ostean, Pol Gil izan da helmuga zeharkatzen lehena, 01:02:23 denborarekin. Zarauztarren artean Iñigo Eizagirrek lortu du markarik onena, 01:12:15 denbora eginda.
Emakumezkoetan Candela Sanchez izan da irabazlea, 01:09:55 denborarekin. Nesken artean ez da zarauztarrik izan.
Bihar, ordu berean egingo da asteburuko bigarren zeharkaldia: Zarautz-Ubiri-Zarautz. Igerilariek 3.000 metroko lana egin beharko dute, Getaria alderako joan-etorrian. Antolakuntzak 1.000tik gora dortsal izendatu ditu biharko zeharkaldirako.
Gaurko emaitzak:
Gizonezkoak
1. Pol Gil 01:02:23
2. Manuel Lires 01:04:44
3. Adnan Mustafic 01:05:40
-------
9. Iñigo Eizagirre (Zarautz) 01:12:15
Emakumezkoak
1. Candela Sanchez 01:09:55
2. Laura Rodriguez 01:10:05
3. Itxaso Alonso 01:10:47
Sailkapen orokorra ikusteko, egin klik hemen.