Zarautz hamargarren izan da Lekeitioko Kutxabank banderan

IƱigo Gaiton 2021ko uzt. 25a, 14:11
Zarauzko txalupa, atzo Castron jokatutako estropadan.

Santurtzik irabazi du bandera, poparean egindako luzeetan erakustaldia eman eta gero. Zarautzek lortu du gaur Tiran atzea uztea, baina ligako sailkapen orokorrean azkena da oraindik ere.

Arraun-zaleentzat gozatzeko moduko estropada jokatu berri da Lekeition. Haizea bihurri ibili da txanden artean, eta arraunerako baldintza gogorrak izan dituzte estropalariek. Itzulerako luzeak ikusgarriak izan dira, eta traineruek olatuak hartzeko aukera izan dute.

Baldintza gogorretan egin dute arraunean lehen txandako txalupek, eta Zarautz eta Tiran atzean geratu dira lehen luzean. Zarautz aurretik joan da, baina bigarren luzean aurrea hartu diete galiziarrek, eta Enbata atzean geratu da. Zuloan geratzera zihoala ematen zuenean, aurrera egin dute Tiran eta biek, Ares eta Lekitarrarekiko aldea murriztuz. Hala, hamargarren minutuan sei segundoren bueltan izan dira lau txalupak.

Hirugarren luzea bigarren postuan egin du Zarautzek denbora tarte zabalean, baina azken luzearen bigarren zatian txandako hirugarren izatera pasatu da, eta hala gurutzatu du helmuga. Ares eroso gailendu zaie beste hirurei.

Ligaren sailkapenean azken postuan jarraitzen du Zarautzek.

Gaurko sailkapena
1.Santurtzi 20:37,96
2.Urdaibai 20:40,96
3.Hondarribia 20:47,88
4.Donostiarra 20:48,16
5.Orio 20:58,74
6.Ondarroa 21:00,94
7.Cabo de Cruz 21:17,74
8.Ares 21:23,56
9.Lekittarra 21:46,96
10.Zarautz 21:53,34
11. Tiran 21:55,56

Ligaren sailkapen orokorra
1.Santurtzi 84 puntu
2.Hondarribia 78 puntu
3.Zierbena 72 puntu
4.Orio 68 puntu
5.Donostiarra 66 puntu
6.Urdaibai 62 puntu
7.Ondarroa 48 puntu
8.Cabo da Cruz 46 puntu
9.Ares 35 puntu
10.Lekittarra 35 puntu
11.Tiran 25 puntu
12.Zarautz 21 puntu