Gadis Pro Junior txapelketa irabazi du Adur Amatriainek

Mireia Galarza Bastida 2021ko uzt. 25a, 16:38

Nesken mailan, aldiz, Janire Gonzalez zumaiarrak irabazi du lehia. Ferrolen izan da proba, eta euskaldunek oso maila ona erakutsi dute.

Euskaldunak garaile izan dira gaurkoan Ferroleko Gadis Pro Junior txapelketan. Hain zuzen, Adur Amatriain zarauztarrak lortu du lehen postua mutilen lehian, 15,17 puntu lortuta. Bolada ona darama Amatriainek azken aldian, orain dela gutxi irabazi baititu Abanca Pantin Classic Galicia Pro eta Europako Junior Zirkuituko lehen txapelketa. Bere atzetik sailkatu dira Joaquin Chaves portugaldarra, eta Sam Piter eta Kytann Foret frantsesak. 

Janire Gonzalez zumaiarrak lortu du garaipena nesken proban, Francisca Veselko portugaldarraren, Lucia Machado kanariarraren eta Hina Maria Conradi frantsesaren aurretik eginda.