Zeharkaldiko giroa eta adierazpenak, bideoan

Julen Imaz - Mireia Galarza Bastida 2021ko uzt. 25a, 17:42

Alex Ojangurenek eta Candela Sanchezek irabazi dute zeharkaldia, hurrenez hurren, 36 minutu eta 59 segunduko, eta 39 minutu eta 18 segunduko proba eginda. Lehen zarauztarrak Unai Agirre eta Garazi Zabaleta izan dira, 40:57ko eta 49:01eko denbora lortu ondoren. Bideoan bilduta daude irabazleen eta antolatzaileen adierazpenak.