Zarautz laugarren sailkatu da ETE ligako txalupek Pedreñan jokatu duten estropadan

Iñigo Gaiton 2021ko uzt. 25a, 19:47
Zarauzko txalupa, artxiboko irudian.

18:00etan jokatu da Gran Premio Dynasol estropada, eta ez da baliagarria izan ETE ligaren sailkapen orokorrerako. Zarautzek lehen txanda aldearekin irabazi du, eta Tolosaldea izan da onena gaur ere.

Zarautz Arraun Elkarteko nesken txalupak Pedreñan jokatu du gaur asteburu honetako estropada bakarra, eta laugarren egitea lortu dute.

Lehen txandan atera da Enbata, Lapurdi eta Pedreñarekin batera, eta 20 segundoko aldearekin gailendu dira. Hala, bigarren txandako Lutxana ere atzean utzi dute sailkapen orokorrean zarauztarrek, eta laugarren postuarekin itxi dute eguna.

Gaurko estropada ez da puntuagarria izan ETE ligarako; Zarautzek bederatzigarren postuan jarraitzen du.

Sailkapena
1.Tolosaldea 11:06:33
2. Deusto 11:26:74
3. Isuntza 11:42:59
4. Zarautz 11:44:44
5. Lutxana 11:59:81
6. Lapurdi 12:05:13
7. Pedreña 12:13:33

ETE ligaren sailkapena
1. Tolosaldea 10,75 puntu
2. Deusto 9,88 puntu
3. Hibaika 9,00 puntu
4. Delteco 7,38 puntu
5. San Juan 7,25 puntu
6. Ondarroa 6,38 puntu
7. Isuntza 5,43 puntu
8. Lutxana 3,75 puntu
9. Zarautz 3,25 puntu
10. Lapurdi 2,25 puntu
11. Castro 1,25 puntu