Hezitzaile bat egongo da biotopoan, bertara ezin dela sartu gogorarazteko

Amaia Urbieta Arruti 2021ko uzt. 26a, 10:24

Babestutako gunean sartzeko debekua adierazten duten hamaika kartel daude inguruan, baina, horrez gain, iragan berri den asteburuan hezitzaile bat egon da debeku hori gogorarazten.

Udalak jakitera eman duenez, abuztuko zenbait asteburutan hezitzaile bat egongo da Iñurritza biotopoaren inguruan, jendeari gogorarazteko debekatua dagoela bertan sartzea. Gune hori babestua dago bertako landareak eta hegaztiak direla-eta; aurreko astean, ordea, Gloria Vazquez udaleko Ingurumen Saileko zinegotziak salatu zuen dunak zapalduta agertu zirela, eta Iñurritzako txoriak behatzeko egitura hautsi zuela norbaitek.

Gune babestura sartzeko debekua eta bestelako informazioa azaltzen duten hainbat kartel daude inguru horretan, baina, horrez gain, aurrerantzean hezitzaile bat egongo dela jakitera eman du udalak, "debeku hori gogorarazteko". Iragan berri den asteburuan egon da estreinakoz hezitzailea, eta abuztuko beste asteburu batzuetan ere egongo dela jakitera eman du udalak.