Ebro Etxeaz eta Santa Klara komentuaz bozkatuko dute, besteak beste, osteguneko udalbatzarrean

Zarauzko Hitza 2021ko uzt. 27a, 16:22

Ohi bezala, 19:00etan hasiko da udal taldeen bilkura, eta streamingez zuzenean jarraitzeko aukera egongo da Erlo telebistan nahiz udalaren webgunean.

Azpiegiturek pisu nabarmena izango dute hil honetako udalbatzarrean. Gai zerrendan, izan ere, bi puntutan landuko dira herriko azpiegitura garrantzitsu batzuk: Ebro Etxea batetik, eta Santa Klara komentua, bestetik.

Ebro Etxeari dagokionez, udalak "atzera" egitea erabaki du eraikin hori Hiri Antolamenduaren Plan Orokorreko Ondare Historiko eta Arkitektonikoaren Katalogotik ateratzeko asmoari. Santa Klara Komentuari dagokionez, berriz, komentua eta lurrak "salerosketa bidez eskuratzea" izango dute bozketa gai.

Udalbatzarra, ohi bezala, 19:00etan hasiko da udaletxeko pleno aretoan, eta streamingez zuzenean jarraitzeko aukera egongo da Erlo telebistaren webgunean nahiz udalaren webgunean.