Ugazi Manterola zarauztarrak EHF Championship 2021 txapelketan parte hartuko du Espainiako eskubaloi selekzioarekin

Amaia Urbieta Arruti 2021ko uzt. 27a, 16:55
Manterola ezkerrean, aurreko kontzentrazio batean.

Ostiral honetatik aurrera Madrilen izango da zarauztarra selekzioko gainontzeko jokalariekin batera, txapelketa prestatzeko.

Jubenil mailako EHF Championship 2021 eskubaloi txapelketa jokatuko da abuztuaren 7tik 15era Klaipedan (Lituania), eta bertan izango da Ugazi Manterola jokalari zarauztarra. Pablo Perea hautatzaileak eskuin hegaleko jokalaria sartu du Espainiako selekzioko hamasei jokalarien zerrendan, eta ostiral honetan dauka hitzordua zarauztarrak, selekzioarekin txapelketa prestatzen hasteko. Madrilen egongo dira entrenatzen abuztuaren 5era arte, eta Lituaniara bidaiatuko dute handik. Abuztuaren 7tik aurrera, Kosovo, Finlandia, Iparraldeko Mazedonia eta Lituania izango dituzte aurkari.