Ohi bezala, askotariko produktuak erosteko aukera izango da Nahia elkartean antolatutako artisau azokan. Denera, hamalau postu egongo dira Lege Zaharren enparantzan bihar eta etzi; horietako lau, zarauztarrek ipiniak. 10:30etik aurrera, goizez eta arratsaldez egongo dira postuak zabalik, gutxi gorabehera 21:00ak arte.