Udalaren aitortza jaso du Badok 13 taldeak

Gorka Eizagirre 2021ko uzt. 31a, 15:17

Gaur eguerdian udaletxeko balkoian astindu ditu arrauneko beteranoen taldeak aurtengo ligan irabazitako bandera guztiak, baita Gipuzkoako eta Euskadiko banderak ere. Xabier Txurruka alkateak eta Leire Arana Kirol zinegotziak egin diete harrera, eta Juan Angel Garmendia, Xarpas, prest agertu da datorren denboraldian berriro ahalik maila onena emateko.