Zazpigarren egin dute gaur Bilbon KAE2ko mutilek

Lehen txandan atera dira Zarautz-Gesalaga-Okelanekoak, eta bigarren egin dute hor, Donostiarraren atzetik. Sailkapen orokorrean ere zazpigarren postuan da ZAEren taldea, 4,71 punturekin.

21:07,82 denbora eginda, zazpigarren helmugaratu dira gaur Zarautz-Gesalaga-Okelaneko mutilak eguerdian Bilbon jokatu den KAE2ko estropadan. Busturialdea gailendu da 20:25,36 denborarekin, eta traineru horixe da sailkapen orokorreko buru ere, 9 punturekin.

Zarauztarrek zazpigarren egin dute Bilboko itsasadarreko norgehiagokan, eta postu horretantxe dira sailkapen orokorrean ere.

Aurreneko txandan lehiatu dira Santoña, Hibaika eta Donostiarrarekin batera, eta azken horren atzetik helmugaratu dira.

Taldekideek esan dute arraunketarekin "gero eta gehiago" ari direla asmatzen, baina Bilboko itsasadarrean "korronte eta norabidearekin asmatzea oso garrantzitsua" izaten dela, eta gaurkoan ez dutela guztiz asmatu eta segundo batzuk galdu dituztela.

Bihar Santoñan (Kantabria, Espainia) izango dute estropada, 17:30ean hasita.

Bilboko Bandera

Elkartea Denbora Puntuak
1. BUSTURIALDEA 20:25,36 10
2. GO-FIT HONDARRIBIA 20:29,42 9
3. DONOSTIARRA-AMENABAR 20:34,28 8
4. PORTUGALETE 20:35,58 7
5. DEUSTO-BILBAO B 20:41,36 6
6. MUTRIKU 20:48,78 5
7. ZARAUTZ-GESALAGA-OKELAN 21:07,82 4
8. HIBAIKA SUSPERREGI EDUKIONTZIAK 21:12,56 3
9. IRC SANTOÑA 21:19,06 2

Sailkapena orokorra