Seigarren egin dute Zarauzko mutilek Santoñako estropadan

Maria Maya Manterola 2021ko abu. 1a, 19:38

Lehen txandan jokatu du Zarautzek, eta bigarren helmugaratu da, Mutrikuren atzetik. Sailkapen orokorrean zazpigarren postuan jarraitzen du, 4,75 punturekin. 

Zarautz-Gesalaga-Okelaneko gizonezkoen traineruak bi hitzordu izan ditu asteburu honetan. Atzo Bilbon jokatu zuten estropada, eta gaur, igandea, Santoñan izan dira. Seigarren denbora onena egitea lortu dute Kantabriako uretan jokatutako estropadan, 21:28,91 denbora eginda. Jardunaldiko onena Portugalete izan da, eta haren atzetik sailkatu da sailkapen orokorreko buru den Busturialdea. 

Zarauzko traineruari lehenengo txandan aritzea egokitu zaio, Donostiarra, Mutriku, Hibaika eta Santoñarekin batera. Lehenbiziko txanda horretako hirugarren ziabogan denbora onena Zarautzek zuen arren, segundo batzuk galdu, eta Mutrikuren atzetik bigarren helmugaratu dira. 

Sailkapen orokorrean zazpigarren postuan jarraitzen du Zarautzek.

Santoñako estropada

Elkartea Denbora Puntuak
1. PORTUGALETE 20:58,29 10
2. BUSTURIALDEA 21:07,96 9
3. MUTRIKU 21:17,03 8
4. GO-FIT HONDARRIBIA 21:17,10 7
5. DEUSTO-BILBAO B 21:27,22 6
6. ZARAUTZ-GESALAGA-OKELAN 21:28,91 5
7. DONOSTIARRA-AMENABAR 21:37,82 4
8. HIBAIKA SUSPERREGI EDUKIONTZIAK 21:56,25 3
9. IRC SANTOÑA 22:24,02 2

Sailkapena orokorra