Oraindik ere geratzen dira Belakoren kontzerturako sarrerak

Zarauzko Hitza 2021ko abu. 4a, 10:01
Belako Azpeitiko Sanagustin kulturgunean, iazko udan. (Juan Luis Romatet)

Joan den larunbatean jarri zituzten sarrerak salgai, eta gutxi batzuk geratzen dira oraindik ere. Ostiralean eskainiko dute kontzertua, Lizardi kirol aretoan. 

Belako Mungiako musika taldeak kontzertua eskainiko du etzi, ostirala, Lizardi kirol aretoan. Joan den larunbatean jarri zituzten sarrerak salgai, eta oraindik ere geratzen dira gutxi batzuk. Esteka honetan eskura daitezke, 10 euroan. Pertsona bakoitzak lau sarrera erosi ahal izango ditu gehienez ere.