Oraindik ez al duzu porran parte hartu?

Zarauzko Hitza 2021ko abu. 4a, 12:18

Zenbatgarren amaituko dituzte beren ligak Zarauzko taldeek? Horixe da galdera. Gainera, aurten Getariako taldeaz ere galdera bera egingo dugu. Laister amaituko da parte hartzeko aukera, abuztuaren 8an, baina oraindik denboraz zabiltza. Irabazleek otorduak eta surf modako arropa jasoko dituzte ordainetan. Animatu!

Sari ederrak daude jokoan bi porretako irabazleentzat: bi lagunentzako otordua Muniosoro erretegian + Koolore surf modako arropak (Getaria) eta bi lagunentzako otordua Gazteategi jatetxean + Koolore surf modako arropak (Zarautz).

Porretan parte hartzeko aukera abuztuaren 8an amaituko da, 12:00etan.

Parte hartzaile batek baino gehiagok asmatzen badu porra, zozketa bidez erabakiko da irabazlea.

HEMEN, ZARAUZKO PORRA

HEMEN, GETARIAKO PORRA

Porra gehiago ere jarri ditugu martxan. Zumaiarrena egiteko, BALEIKE.EUSera sartu. Oriotarrena egiteko, sartu KARKARA.EUSera. Zorte on!