Gurbindo argazkilariak eskainiko du aste honetako Gela saioa

Zarauzko Hitza 2021ko abu. 4a, 15:00
(Metalocus)

Ohi bezala, Photomuseumen ostiralean egingo dute kulturaren difusiorako Gela saioa, 18:00etan hasita. Oraingoan Maria Jose Gurbindo izango da hizlaria; argazkilari irundarraren IBIDEM Oteiza Museoa erakusketa ikusgai dago Photomuseumen, irailaren 12ra arte. Arkitekturaren eta eskulturaren printzipio estetikoak landu ditu bilduma horretan.