Udako GUKA magazina: azken atala

Seigarren atalarekin amaituko da udako GUKA magazina, eta azken saioan Gorka Peñagarikano kazetaria Manuel Arregirekin eta Jon Egigurenekin elkartuko da. Zestoan egingo dute topo, eta Aizarnara egingo dute ibilbidea. Buelta luzearen ostean, hasitako lekuan amaituko dute bidea, Zestoan.

Urola Kosta eskualdea osatzen duten txoko, istorio eta protagonistei ahotsa ematea izan du helburu orain arte GUKA magazinak, eta helburu bera eduki du udako GUKA magazin bereziak ere. Ostiralero egon da ikusgai atal berria UKTko tokiko hedabideetan, Urola Kostako Hitzan eta Erlo Telebistan, eta bertan, Andoni Elduaienek, Mireia Galarzak eta Gorka Peñagarikanok udan zehar eskualdean egin daitezkeen plan proposamenak landu dituzte. 