Zortzigarren amaitu du Zarauzko emakumezkoen traineruak asteburuko estropadan

Amaia Urbieta Arruti 2021ko abu. 9a, 11:22

Momentuz Lutxana aurretik den arren, asteburuko estropadan sailkapen orokorrean elkarrengandik puntuetan duten aldea gutxitzea lortu du Zarautzek. KAE 2 ligan ere zortzigarren postuan amaitu du asteburuko estropada Zarautz-Gesalaga-Okelanek.

Ondarroan izan zuten estropada larunbatean ETE ligako arraunlariek, eta 12:36,48ko denborarekin, zortzigarren postuan sailkatu zen Zarauzko ontzia. Arerio zuzen dute Lutxana zarauztarrek, eta azken estropadan haren denbora hobetzea lortu du Zarautzek. Hori horrela, sailkapenean Lutxanarekiko duten aldea asko murriztu da. Halere, Zarautzen aurretik jarraitzen dute bizkaitarrek.

Horrela dago, gaur-gaurkoz, ETE ligako sailkapena:

  1. Tolosaldea 10,70
  2. Deusto 9,80
  3. Hibaika 9,80
  4. Zumaia 7,40
  5. San Juan 7,10
  6. Ondarroa 6,50
  7. Isuntza 5,11
  8. Lutxana 3,67
  9. Zarautz-Gesalaga-Okelan 3,50
  10. Lapurdi 2,40
  11. Castro 1,22

B ontzia ere zortzigarren

KAE2 ligan diharduen Zarauzko traineruak Trintxerpen jokatu du azken estropada, eta 22:13,11ko denbora eginda, zortzigarren postuan amaitu dute horiek ere. Gaur-gaurkoz, zazpigarren postuan dira zarauztarrak. 

  1. Busturialdea, 9
  2. Portugalete, 8,56
  3. Hondarribia, 7,22
  4. Mutriku, 6,56
  5. Deusto, 6,33
  6. Donostiarra 5,89
  7. Zarautz-Gesalaga-Okelan 4,56
  8. Hibaika 3,75
  9. Santoña 2,22
  10. Illunbe 1,17