Pertseidak ikustera joateko hitzordua jarri du Arkamurkak

Amaia Urbieta Arruti 2021ko abu. 12a, 10:09

Torreoira joango dira Arkamurkako kideak gaur gauean, fenomeno meteorologikoaz gozatzera.

Gaurkoa izango da pertseidak ikusteko gaurik egokiena. Fenomenoa ikusteaz gain jakinmina asetzeko gogoa dutenei horretarako aukera paregabea eskainiko die Arkamurka Natura Taldeak. Torreoian elkartuko dira gaur gauean, 21:30etik 23:30era, pertseidak ikusteko. "Eroso egoteko zerbait" eramateko gomendioa egin dute: hondartzako eserlekua, lurrean etzateko esterila, bero egoteko manta, berokia...