Zarauztarren doinuak

Iñaki Peñaren doinuak

Zarauzko Hitza 2021ko ira. 1a, 09:00

Asteazkenero, zarauztar batek hautatutako bost abesti jasoko ditugu 'Zarauztarren doinuak' atalean, eta Iñaki Peña da aste honetako protagonista.

1.  Delorean - Just get out

Lehenengo abestia Zarauzko talde batena aukeratuko dut. Hasierako musika gogokoagoa neukan, beti topatu izan diot puntu ilun hori, The Cure taldearekin nolabaiteko antza zeukana. Tomas Palomo taldekidea gainera laguna dut, Javi lagun minaren anaia dena.
 
2. Petti - Ene Begiek
 

Kanta honekin bi abeslari batera aipatuko ditut, bien erabateko fana naizenez. Jatorrizkoa Ruper Ordorikarena, eta kontzertuetan jotzen duenean goruntza doa asuntoa. Pettiren bertsioa ikaragarria da, berea bezalako ahotsik ez dago euskarazko musika garaikidean.
 
3. Zea Mays - Elektrizitatea

1990ko hamarkadan abiatutako taldea, Berri Txarrak izeneko batzuekin batera deskubritu nituenak garai hartan. Akaso Bilboko beste talde batzuk ezagunagoak izan dira hemendik kanpo, baina hau da nire kuttuna arrazoi askorengatik. Beste ahots itzel bat, Aiora Renteriarena. Geure alabak beragatik du Aiora izena. Abesti honek sekulako indarra dauka.
 
4. U2 - Van Diemen's Land

Irlandan pasatu ditugu oporrak aurten, eta Glendalough leku magikoan, Van Diemen's Land izeneko paraje bat topatu nuen mapan. U2 taldeak ez zuen honengatik egin abestia, baizik eta Tasmaniako urruneko eta desolaziozko toki batengatik, britainarrek erabiltzen zutena presoak konfinatzeko. Adibidez, preso irlandarrak, XIX. mendean.
 
5. Mark Langenan - The Gravedigger's Song

Rockumentalak izeneko ekimenaren barruan, Modelo aretoan Mark Lanegan ikus-entzuteko zortea izan nuen, konpainia onean. Zarautzera bizitzera iritsi berria nintzen, eta Kafe Antzokia faltan hainbeste ez botatzeko oso baliogarria izan zen. Zer esanik ez, abesti eta disko honen tonuak bat egiten du neurri batean nire ogibidearekin.