Iritzia: 'Kardamirua'

Oier Aranzabal - Berria.eus 2021ko abu. 27a, 13:00
Oier Aranzabal bere amamarekin Zarauzko Malekoitik pasieran. (Oier Aranzabal)

Oier Aranzabalek ondorengo iritzi artikulua eman du argitara Berria egunkarian. Uda sasoian idatzi duen azkena izan da, eta familiako memoria izan du present.

Antonio Gezalak, erbestetik itzuli ostean, ez zuen gehiago margotu. Ilunagoa oroitzen zuen amama Juliak, isilkorra, etxeko bulegoan. Lanpara doi baten argitan filateliarekin edo txanponen kolekzioarekin erreaz denbora. Edo gutunak idatziz; Bilbo ere mundua bera bezain ilun zegoela, Ibaigane jauregia, inoiz festak eta dantzaldiak egiten zituzten lekua, orain kuartela zela azalduz erbestean bizirauten zuen lagun handiren bati. Itzuleran, Gardoki kalean jarri zuen familiaren habia.

Margotzen ez duen margolaria, baina, abesten ez duen kardamirua bezala da. Kaiola baten zentimetro karratuetara etsi den kardamirua bezala. Eta bizitza gatibua, berriz, bizitza moztua. 1956ko irailean hil zen Gezala.

Aitite Angel La Navalen lanean zela, amama bakarrik geratu zen, artean urtebete baino ez zuen gure ama altzoan hartuta, etxea gainera erortzen zitzaion bitartean. Iraganaren pisu osoa sentitu zuen bere gain bat-batean. Askotan aitortu zidan hura izan zela bizitzako itoaldirik bortitzena. Une hartan gerra garaian eta erbestealdi osoan baino negar gehiago egin zuela. Hura izan zela, nolabait, aurreko urteetako galbide guztien gibela. Galera eta kalamitate guztien berrespena.

Artikulua osorik irakur daiteke Berria.eus atarian.