Ametsola Etxalde Ekologikoa Zumaiko produktu ekologikoen azokan

Gorka Izagirre - Juan Luis Romatet 2021ko abu. 28a, 09:00

Produktu ekologikoen azoka egin zuten atzo goizean Zumaian, eta Euskal Herriko hogei egoizle bertaratu ziren. Ekoizleak eta bezeroak harremanetan jarri, eta produktu ekologiko hauek kontsumitzeak sortzen dituzten abantailak jakiteko aukera izan zuten azokara inguratu direnek. UKTko kazetariek, besteak beste, Ametsola Etxalde Ekologikoko kide Julen Zulaikarekin hitz egiteko parada izan zuten.