Seigarren eginda eman dio bukaera Zarautzek ETE ligari

Sailkapen orokorrean bederatzigarren postuari eutsi dio, 3,50 punturekin. Bihar, Emakumezkoen V. Udako Donostiarra Banderan lehiatuko dira.

Gaur bukatu da ETE liga, Erandion jokatutako erlojupeko estropadarekin, eta Zarauzko traineruak denboraldiko probarik txukunena jokatu du. Joan den astean zapore gaziarekin bukatu zuen jardunaldia, baina gaurkoan seigarren postuan sailkatu da. Emaitza dotorea denboraldi amaiera honetara, kontuan izanda bederatzigarren toki horretan gorabehera ibili dela astero-astero. Azkenik, ETE liga bederatzigarren postuan bukatu du, 3,50 punturekin.

Bihar, ligatik kanpo, Emakumezkoen V. Udako Donostiarra Banderan izango dira, Urumea ibaian, 12:15etik aurrera. Asteazkenean, berriz, Kontxako sailkatze estropadan.

SAILKAPENA

POSTUA ELKARTEA DENBORA
1 TOLOSALDEA A.K. 10:54,17  
2 DEUSTO-TECUNI-BILBAO 10:56,75  
3 HIBAIKA JAMONES ANCIN 11:00,19  
4 SAN JUAN-IGARTZA 11:05,43  
5 DELTECO ZUMAIA 11:08,15  
6 ZARAUTZ-GESALAGA-OKELAN 11:22,72  
7 LUTXANA A.E. 11:25,07  
8 ONDARROA-CIKAUTXO 11:31,68  
9 LAPURDI 11:37,51  
10 ISUNTZA-ELECNOR 11:38,77  
11 CASTRO CANTERAS DE SANTULLAN 12:21,33