Bihartik aurrera martxan izango da berriro Haize Orratz gaztelekua

Amaia Urbieta Arruti 2021ko abu. 31a, 14:00

Nerabeentzat uztailean antolatutako Udagazte programaren eta abuztuko etenaldiaren ostean, indarberriturik zabalduko ditu ateak berriro ere Haize Orratz gaztelekuak. Bihartik aurrera, 12 eta 18 urte arteko nerabeentzat eskaintza izango da, 16:30etik 20:30era bitartean.

Gainera, aurreratu dute larunbat honetan, irailaren 4an, irekiera festa egingo dutela ikasturtea hasteko, nerabeak bertaratu daitezen.