Porra: Ibon Etxabe eta Idoia Gorostiaga, arrauneko porren irabazle

Zarauzko Hitza 2021ko ira. 5a, 16:39

Arraun denboraldi osoan zehar martxan izan ditugu porrak, herritarrek Zarauzko nahiz Getariako traineruek ligak zein postutan amaituko zituzten asma zezaten. Amaitu dituzte ligako lanak traineruek, eta porrako sariak banatzeko moduan gara.

Zarauzko porran 49 lagunek parte hartu dute denera, eta horietatik 22k asmatu dituzte Zarauzko hiru traineruen ligako sailkapen postuak. Irabazleen artean zozketa eginda, Ibon Etxabe Zulaikari egokitu zaio saria. Beraz, Gazteategi jatetxean bi lagunentzako otordua eta Koolore surf modako arropak eskuratuko ditu Etxabek. 

Getariako porrari dagokionean, berriz, 31 herritarrek hartu dute parte, eta 18k asmatu dute Getariak lider amaituko zuela liga. Zozketa eginda, Idoia Gorostiagari egokitu zaio saria. Gorostiagak Muniosoro erretegian bi lagunentzako otordua eta Koolore surf modako arropak eskuratuko ditu.

ZARAUZKO HITZA harremanetan jarriko da laster bi irabazleekin, sariak nola eman zehazteko. Zorionak irabazleei eta eskerrik asko parte hartzaile guztiei!