‘Ojo De Buey’ dantza ikuskizuna eskainiko dute gaur, Modelon

Zarauzko Hitza 2021ko ira. 10a, 10:30

Jaurlaritzak antolatzen duen Dantza Zirkuituaren barruan, Proyecto Larrua konpainiak Ojo De Buey dantza ikuskizuna taularatuko du gaur, Modelo aretoan, 20:00etan. Helena Wilhelmsson, Jordi Vilaseca eta Aritz Lopez dantzariek Euskal Herriko idi probetan oinarritutako lana eskainiko du. Sarrerak sei euroan lor daitezke Modeloko txarteldegian eta Kutxabanken salmenta atarian