Alproja taldearen 'Etxegabetuak' antzezlana eskainiko du Erlo Telebistak gaur 22:00etan

Zarauzko Hitza 2021ko ira. 14a, 10:00

'Etxegabetuak' antzezlana eskaini zuen Alproja antzerki taldeak larunbatean Lizardi kirol aretoan. Birritan egin zuten obra, eta herritarrek txalo zaparradarekin erantzun zuten bietan. Herritarrek Zarautzen etxebizitza topatzeko dituzten zailtasunak ditu ardatz antzerkiak. Ohi bezala, galtxagorrien ahotan jarri du istorioa Alprojak, eta kritika zorrotz eta bihurria egin dute aurten ere.

Bertaratzerik izan ez zutenentzat, Erlo telebistak gaur gauean eskainiko du antzerkia, 22:00etan. Bihartik aurrera, berriz, Zarauzkohitza.eus-en ere egongo da ikusgai.

Erlazionatuak