Koldo da istorioko protagonista: 44 urteko gizonezko banandu berria, pizzak banatzaile hasiko dena eta pisu partekatu batean bizitzen. Norbaitekin nahiko luke endredatu eta dantzan ibiliko da hiru emakumeren bueltan. Hori horrela, erotismo-printzak eta bizipoza ez dira faltako kontakizunak aurrera egin ahala.