'Itsasoaren aurrean' erakusketa zabaldu berri dute Photomuseumen

Aritz Mutiozabal 2021ko ira. 15a, 11:30
'Itsasoaren aurrean' (Angel Ispizua)

Angel Ispizua argazkilari bilbotarraren Itsasoaren aurrean erakusketa zabaldu berri dute Photomuseumen. Duela bi urte abian jarritako proiektuaren emaitza da, zeinean Kantauriko kostaldean zehar ateratako argazkiak jasotzen dituen.

Zuriak beltzari gailentzen dio, figuratibotasunak beti du lausotasunetik... Ez dira postalak. Autore argazkiak dira, nahiz eta hondartza eta bertako aktibitatea oso present dauden. Erakusketa urriaren 24ra arte izango da ikusgai.

Era berean, Ispizuak berak solasaldi bat eskainiko du urriaren 1ean, ostiralarekin, Gela programaren barruan. Ekitaldia Bilbao Musikako irakasle Ana Ispizuak girotuko du biolontxeloz lagunduta, 18:00etatik aurrera