Ane Eizmendik irabazi du 'Zenbat dakizu Euskal Jaiez?' lehiaketako saria

Zarauzko Hitza 2021ko ira. 15a, 09:02

Hamalau parte hartzailek soilik lortu zuzen erantzun guztiak asmatzea. Horien artean zozkatu du Zarazkohitza.eus-ek saria, eta Ane Eizmendiri egokitu zaio Gazteategi jatetxean otordua.

Euskal Jai Egunaren harira, 'Zenbat dakizu Euskal Jaiez?' lehiaketa jarri zuen martxan Zarauzkohitza.eus-ek. 200 irakurletik gorak hartu du parte galdera-erantzun jokoan, baina oso gutxik asmatu zituen erantzun zuzen guztiak. Hain zuzen, hamalau parte hartzailek lortu zuten hamarrekoa. Galdera guztiak ondo erantzun zituztenen artean zozketa egin, eta Ane Eizmendiri egokitu zaio Gazteategi jatetxean otordua. Zorionak!

Hemen daude ikusgai galdetegiko erantzun zuzenak:

  1. Nork egiten du Goiztiarretan apaizarena?

    1. Koldo Olazabalek

    2. Urtzi Alberdik

    3. Iñigo Iruretagoienak

  2. Zenbat dira galtxagorriak?

    1. 10

    2. 9

    3. 8

  3. Zein da orgagile mitikoa?

    1. Jose Luis Zuzuarregi

    2. Jesus Mari Bideluze

    3. Jose Mari Zuazobide

  4. Nongoak dira dultzaina-jotzaileak?

     

    1. Irunberrikoak

    2. Lizarrakoak

    3. Tuterakoak

  5. Noiz ospatu zen lehen aldiz Euskal Jai Eguna?

     

    1. 1924

    2. 1909

    3. 1920

  6. Zer topa daiteke Euskal Jai Egunean goizez Santa Marina kalean?

     

    1. Untxiak

    2. Txalaparta

    3. Adar bat, edozeinek jo dezan

  7. Noiz egin zuten Aurresku Zaharra lehen aldiz? Eta noiz hura oroitzeko ekitaldia?

     

    1. 1945 eta 2015

    2. 1912 eta 2012

    3. 1918 eta 2018

  8. Zer dantza egiten da Musika Plazan 14:00etan?

     

    1. Axeri dantza

    2. Larrain dantza

    3. Arin-arina eta fandangoa

  9. Noren ideia izan zen Euskal Jai Eguna sortzea?

     

    1. Mauricio Flores Kaperotxipi

    2. Iñaki Eizmendi Basarri

    3. Xabier Lizardi

  10. Zer talderen eskutik bihurtu zen Euskal Jai Eguna Euskal Aste?

     

    1. Ondartza

    2. Alproja

    3. Euskaltzaleak