Photomuseumeko ostiral honetako saioa Jean Paul Belmondo aktorearen inguruan izango da. Gaztetan futbolzalea eta boxeolaria izan zenez, gorputz atletikoa eta sudur hautsia zuen. Ondorioz, Frantziako zinemako gizonik itsusienaren izengoitia hartu zuen.
Jean-Luc Godarden A bout de souffle (1960) filmean parte hartzeak Nouvelle Vague mugimendu kulturaleko ikono garrantzitsuenetakoa bihurtu zuen. Gizonezko aktore onenaren César Saria irabazi zuen, Itinéraire d'un enfant gâté (1988) filmagatik, baina uko egin zion saria horri. 2007an Ohorezko Legioa eman zioten komandante graduan.
Saioa 18:00etan hasiko da, eta ohi bezala doakoa izango da, edukiera bete arte.