Xabier Txurruka alkateak bere facebook kontuan jakitera eman duenez, Errotaberri eremuko Hitzarmen Batzordeak Altuna y Uria eta Lurkide enpresek osatutako ABEEari esleitu dizkio industrialdearen zabalpena burutuko duten azken bi bideak (C eta F bideak) urbanizatzeko obrak. Guztira, 1.496.129,04 euroko aurrekontua izango dute horretarako, BEZa kanpo. Lanekin aurten bertan hasiko direla jakitera eman du alkateak.