ZKE Halterofiliako gazteek fin ekin diote denboraldiari

Aritz Mutiozabal 2021ko ira. 18a, 17:20

15 urtez azpiko, 17 urtez azpiko, Junior eta Unibertsitate ikasleen arteko Gipuzkoako  Halterofilia Txapelketak jokatuko dituzte gaur goizean Aritzbatalde kiroldegian, eta ZKEko kirolariek emaitza onak lortu dituzte.

Gipuzkoako Teknika Koparekin ekin diote jardunaldiari, eta bertan Zarauzko Halterofilia Eskolako haurrek gogotik gozatu dute. Emaitzik jasotzen ez zaien arren, lan bikaina egin dutela nabarmendu dute arduradunek. Ondoren, benetako lehiari heldu diote, eta herriko pultsolari gazteek duten ahalmena erakusteko gai izan dira epaileen aurrean.
 
Danel Lopezek entrenatzen dituen 15 urtez azpiko mutilek urrezko dominak lortu dituzte: Erik Expositok 49 kilokoen mailan, Harkaitz Gascok 55 kilokoetan eta Joel Antolinek 67 kilokoetan. Gainera, Gipuzkoako 15 urtez azpikoen arteko markarik onena lortu du Gascok. Bestalde, aipatu hiru kirolariek urrea jantzi dute 17 urtez azpikoen artean beraien gorputz pisuan. 
 
Junior mailan, Ane Grijalbak urrezko domina bereganatu du 76 kilokoen kategorian eta Gipuzkoako markarik onena ezarri du. Mutiletan, berriz, hiru domina lortu dituzte zarauztarrek, urrezkoa, zilarrezkoa eta brontzezkoa, gorputz pixu ezberdinetan.
 
Azkenik, unibertsitateko ikasleen arteko lehian, Igor Lekuonak eskuratu du urrea bere pisuan. Hori gutxi balitz, unibertsitate artekoen markarik onena jartzea lortu du.