Felix Zubia: "Gaueko aisia hain azkar zabaltzeak urduritasuna eragin dit"

Larunbat honetan EAEn hainbat neurri arindu ostean, "trantsizio unean" gaudela adierazi du Donostia Ospitaleko ZIUko buruak Euskadi Irratiko Osasun Etxea saioan. Murrizketak arintzeko gehiago itxaron izana hobe litzatekeela uste du, ordea, intzidentzia 100.000 biztanleko 50era jaitsi arte, alegia.