Hasiera ona eman dio Ruben Vitoriak US Open surf txapelketari

Nadia Erostarbek, berriz, gaur ekingo dio lehiari.

US Open of Surfing surf txapelketa atzo hasi zen eta Ruben Vitoria surflari zarauztarrak bigarren txandara sailkatzea lortu zuen. Jacob Willcox, Lucca Mesinas eta Oney Anwar izan zituen aurkari bere saioan, eta Mesinas izan zen nagusi 15.34 (8.17eta 7.17)punturekin, eta Vitoria bigarren 12.57 (5.67 eta 6.90) punturekin; gainerako biek kalifikazio apalagoak lortu zituzten.

Zortzi ordu barru ekingo diote lehiari, eta zarauztarrak txanda exijentea izango du Cam Richards, Gaspard Larsonneur, eta Billy Stairmanden aurka. Bestalde, Nadia Erostarbek ere gaur ekingo dio txapelketari, eta Molly Picklum, Alyssa Spencer eta Ella McCaffray izango ditu lehiakide.