Itzala gaitzat hartuta ospatuko dute asteburu honetan Literaturia, irailaren 24tik 26ra. Hainbat ekitaldi antolatu dituzte hiru egunetarako: liburu azoka, mahai inguruak, haurrentzako kontaketak, liburu berrien aurkezpenak eta jaialdirako propio prestaturiko ikuskizunik ere ez da faltako.
Sarrerak online erosteko aukera dagoeneko martxan jarri dute, eta Kutxabank-en atariaren bitartez egin behar da. Modelo aretoko leihatilan ere eros daitezke ekitaldietarako sarrerak. Horrez gain, Ahotsenean zein idazle ariko den bere azken liburua aurkezten ere iragarri dute, klikatu gainean ikusteko egitaratua.