Letizia Battaglia fotokazetari, argazkilari eta politikari siziliarraren ingurukoa izango da ostiral honetako Gela saioa. Italiako lehen emakumezko fotokazetaria izan zen, eta ezagunak dira Siziliako mafia gai nagusi gisa hartuta egin zituen argazkiak. Palermoko zinegotzi ere izan zen Berdeen Federazioarekin. Ohi bezala, 18:00etan izango da ostiraleko Gela saioa, Photomuseumen.