San Migel jaietako ekitaldiak izango dituzte asteburuan Itxasmendi auzoan. Larunbatean, dantzaldia izango dute 19:00etatik aurrera Sweet Sara Band taldearen eskutik. Igandean, berriz, El Peli komikoaren bakarrizketa izango da, 18:00etan hasita. Asteburuan zehar txistularien saioak ere izango dituzte. Egungo osasun neurriak mantenduko dituztela azaldu dute antolatzaileek.