Negozioek izena eman dezakete udazkeneko bonu kanpainan

Zarauzko Hitza 2021ko ira. 25a, 10:30

Abian da herriko merkataritza bultzatzeko bonu kanpaina berria. Orain arte bezala, udalak eta Murkilek bonuak banatuko dituzte izena ematen duten establezimenduen artean.

Bonu kanpaina berri bat jarriko dute martxan laster udalak eta Murkilek elkarlanean. Aurrez egin izan duten bezala, bonuak banatuko dituzte kanpainan izena ematen duten establezimenduen artean. 30 euroko balioa izango duten 5.000 bonu banatuko dituzte guztira. Modu horretan, bonuak agortu bitartean, kanpainarekin bat egin duten negozioetan erosketaren bat egiten duten bezeroek 30 euro gastatuz gero, 10 euroko deskontua izango dute. Udalak finantzatuko du 10 euroko alde hori. 

Kanpainan izena eman nahi duten negozioek irailaren 29ra arte edukiko dute horretarako aukera. Izena emateko, zarautz.eus atarian dagoen eskaera orria bete beharko da, edota Zarauzko Merkataritza Bulego Teknikora (Salegi kalea, 14) jo. Zalantzak argitzeko, 943-00 51 00 (2303 luzapena) telefono zenbakira deitu daiteke.

Hemen dago irakurgai programaren araudia