Literaturia

Ahotseneako liburu aurkezpenak, Literaturiako azokan

Zarauzko Hitza 2021ko ira. 24a, 18:00
Iazko azokako irudia bat. (Amaia Urbieta Arruti)

Ordu gutxi barru hasiko da Literaturia jaialdia. Modelo aretoan izango da lehen ekitaldia gaur iluntzean, eta bihar eta etzi beste hamaika ekitaldiz, azokaz eta liburu aurkezpenez gozatzeko aukera izango da. Hemen dago ikusgai aurkeztuko dituzten liburuen zerrenda. 

Ahotseneako liburu aurkezpenak literaturian:

Bihar, larunbata

  • 11:00. Agus Perez, Aititaren betaurrekoak antzerki lana.
  • 11:30. Aiora Jaka Irizar, Juliana Leveille-Trudelen Nirliit lanaren itzulpena.
  • 12:30. Adriano de Mata, Sanrokeetarako etxean eleberria. 
  • 13:00. Irati Jimenez, Ogia eta zirkua.
  • 13:30. Uxue Alberdi, Hili haur eta gazte literatura.
  • 17:00. Jon Gerediaga, Dama antzerki lana. 
  • 17:30. Gaizka Sarasola, Zerrak uretan antzerki lana. 
  • 18:00. Enara Garmendia, Etxetik Ameriketara eta hiru gara, baina niri bost! gazte literatura. 
  • 18:30. Xabier Lizardi, Bihotz-begietan poesia lanaren edizio berritua. 
  • 19:00. Yolanda Larreategi, Ur eta Lur haur eta gazte literatura (Lizardi Sariaren irabazlea). 

Etzi, igandea

  • 11:00. Josu Zabaleta, Ion Arretxeren Intxaurrondo. Intxaurren hostopeko itzala eleberria. 
  • 11:30. Patri Urkizu, Suaren froga eleberri historikoa. 
  • 12:00. Bertol Arrieta, Gezurra berdaderoa eleberria. 
  • 12:30. Hainbat egile, Hatsaren poesia bilduma. 
  • 13:00. Eric Dicharry, 2022 saiakera liburua. 
  • 13:30. Amaia Apalauza, Ursula K. Le Guinen Oihan hitzean mundua lanaren itzulpena.