Txiki izan dute gogoan fusilamenduen 46. urteurrenean

Amaia Urbieta Arruti 2021ko ira. 27a, 14:00

Gaurko egunez fusilatu zituen Francoren erregimenak Juan Paredes Manot Txiki zarauztarra eta Angel Otaegi azpeitiarra ETAko kideak, eta haiekin batera FRAPeko kide Jose Humberto Baena, Jose Luis Sanchez Bravo eta Ramon Garcia Sanz. Urtero bezala, Gudari Egunez, Zarauzko hilerrian elkartu dira eguerdian Txikiren ahaideak, gertukoak, herritarrak eta hainbat ordezkari politiko, haren omenezko ekitaldi hunkigarrian.