Igaro berri den asteburuan estropada berezia jokatu du Badok 13 beteranoen taldeak Malagan (Andaluzia, Espainia). 'Llagut' izeneko ontzietan jokatu zuten estropada, Mediterraneo itsasoko uretan. Traineruekin alderatuta, txikiagoak dira ontzi horiek: zortzi arraunlarik eta patroiak osatzen dute eskifaia.
Malagueta hondartzaren parean egin zuten arraunean Badok 13k eta beste bost ontzik. Sailkatze estropadaren ondoren, lau segundoko aldearekin nagusitu zen Zarauzko Badok 13 beteranoen taldea. Bigarren etxeko Mediterraneo taldea izan zen, eta hirugarren, Pontejos.
A finaleko sailkapena:
1. Badok 13: 4' 30''
2. R. C. Mediterraneo: 4' 34''
3. Pontejos: 4' 37''