Surf Egokituko Espainiako Txapelketa irabazi du Gallok

Amaia Urbieta Arruti 2021ko ira. 28a, 11:28
Gallo surfean, artxiboko irudian.

Itsuen kategorian, laugarrenez izan da Espainiako txapeldun surflari zarauztarra.

Larunbat honetan jokatu dituzte Surf Egokituko Espainiako Txapelketak, hainbat kategoriatan. Galiziako Nigran herrian izan dira lehiak, hain zuzen, Patos hondartzan. Aitor Frantzesena Gallo zarauztarra izan da nagusi beste behin itsuen kategorian; 2019an, 2018an eta 2016an ere gailendu zen Espainiako lehian. 2019an, gainera, Europako eta munduko txapelketak ere irabazi zituen Gallok.

Nigrako txapelketarekin oso gustura agertu dira antolatzaileak eta, hainbat hedabidek jakitera eman dutenez, inoiz baino kirolari gehiagok hartu dute parte. Kirol egokitua egiten ari den bidean, beraz, aurrerapauso garrantzitsua izan da.