Federico Krutwigen mendeurrena ardatz, mahai ingurua egingo dute

Zarauzko Hitza 2021ko ira. 28a, 15:30

Federico Krutwig pentsalari eta euskaltzainaren jaiotzaren mendeurrenaren harira, mahai ingurua antolatu dute Krutwigen Lagunak elkarteak. Saioa ostegun honetan izango da, irailaren 30ean, 19:00etan, Sanz Enea kultur etxean.

Jakintza Baitha kultur elkarte helenistako bi kide ariko dira solasean, Michael Morris eta Juan Luis Goikoetxea, eta moderatzaile lanetan, berriz, Elixabete Garmendia kazetaria. Horrez, gain, Sophopolis zeritzon proiektuaren panelak eta maketak ikusteko aukera izango da.